Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaKultura

Sormen industrien poloaren erakineko obrak hasi dituzte

Proiektu hori Agustinetako ikastetxe zaharreko eraikinean kokatuko da, eta lanek 16 hilabetetako iraupena izatea aurreikusi dute.

Bingen Zupiria, Aizpea Otaegi eta Eneko del Amo.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/07/27

Sormen eta kultur industrien poloa hartuko duen Agustinetako eraikina birmoldatzeko lanak martxan dira, eta horien berri eman dute gaur goizean Aizpea Otaegi alkateak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Eneko del Amo Hirigintzako eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak.

Espazio hori Agustinen ikastetxe zaharreko eraikinean kokatuko da obrak bukatzen direnean. Proiektu hori Errenteria 2025 Plan Estrategikoari eta 2019-2023 Agintaldirako Planari lotuta dagoela azaldu du Otaegik, eta kulturak Errenteria-Oreretaren eraldaketan eta garapenean duen estrategikotasuna eta potentziala garatzen jarraitzera dator. 

Lanek 16 hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute udaletik, eta bi milioi euro inguruko aurrekontua dute. Alkateak zehaztu du 2024ko urtarrilean espazioa erabiltzen hasteko prest egongo dela. Pandemiak eztanda egin zuen momentuan, Eusko Jaurlaritzak inbertsioari eta enpleguaren berreskurapenari begira egitasmo berezi bat abiatzea erabaki zuen, Berpiztu 2030 izenekoa, eta programa horren baitan, Jaurlaritzako Kultura sailak Agustinetako proiektuari milioi bateko ekarpena egingo diola baietsi du Zupiriak. Horrez gain, Kultura sailburuak azaldu du programa horretan kultur eta sorkuntza arloko proiektuak sustatuko direla ekonomiaren berreskurapena planteatzeko.

Orain arte Torrekuan garatu den Habian programari segida ematera datorrela nabarmendu du Otaegik, baina aldi berean, jauzi kualitatibo garrantzitsu bat emango dela azaldu du. Agustinak proiektuak lanbide sortzaileen eta kultur arloko enpresa proiektuen inkubategi eta azeleragailu izan nahi du. Eraikinak kultur eta sormen industrien esparruan erreferentziakoa izan nahi duela eutsi du alkateak.

Auzoari irekitako eraikina

Agustinetako ikastetxe zaharra birmoldatzeko diseinua funtsezko lau premisatan oinarritu da:

  • Jatorrizko egitura mantentzea.
  • Proposatutako programa ahalik eta modurik malguenean gauzatzea, espazioen banaketa unean uneko beharren arabera egokitu ahal izateko eta eraikinak konfigurazio ugari onar ditzan, etorkizunean instalazioak aldatu beharrik gabe.
  • Eraikinaren izaera eraldatzea, eta eraikin publiko bihurtzea. Horrek esan nahi du eraikina kalera eta herritarrengana eraikiko dela. Zentzu horretan, garrantzi berezia du lorategiaren tratamenduak; orain arte gune itxi eta pribatu bat izan da, baina auzora irekiko da, aisialdi-gune gisa, eta eraikinean gertatzen denarekin lotutako gune gisa. Era berean, plaza bat ere egongo da; eraikinaren erabiltzaileen eta bisitarien arteko bilgune eta topagune bat, non, gainera, ekitaldiak antolatu ahal izango diren, lorategira irekita.
  • Eraikina energetikoki eraginkorra izango da, kontsumo oso baxua izango du, estandar zorrotzak beteko ditu eta A motako sailkapen energetikoa izango du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.