[Galeria] Giro paregabean ospatu dira Herri Olinpiaden kanporaketak
Goizeko lehen orduan botatako euria ez da aitzakia izan. Gaurko saioko onenak hilaren 10eko finalean lehiatuko dira.
Lezoarrak hasi dira dagoeneko 2022ko Santakrutz Jaietarako motorrak berotzen. Gaurkoan, Herri Olinpiaden kanporaketak jokatu dituzte. Jokatu, ez jolastu. Izan ere, zortzi proba prestatu dituzte Piztu Lezoko antolatzaileek, eta lehia bizia izan da taldeen artean. Partaideak bost taldetan banatu dira: Beltza, Urdina, Berdea, Gorria eta Arrosa. Gainera, aurten, estreinakoz, partaideek banaka edo binaka eman dute izena, eta antolatzaileak arduratu dira taldeak sortzeaz, “belaunaldien arteko harremana indartzeko”.
Goizean euria egin duenez, probak arkupean egin behar izan dituzte, baina ez da eragozpena izan jendeak ondo pasa dezan. Gaurko saioko onenak Gazte Eguneko finalean lehiatuko dira, hilaren 10ean.
Hona goizean bildutako hainbat irudi: