Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ander Iñarra, hirugarren Louzan Skyrace lasterketan

Joan den asteburuan, Munduko Kopako beste lasterketa bat lehiatu zuen mendi lasterkariak, Portugalen. Finalean da lezoarra.

Ander Iñarra gizonezko podiumean (eskuinetik hasita, hirugarrena). Argazkia: Louzan Skyrace
Beñat Agirresarobe
Lezo
2022/09/06

Ander Iñarra mendi lasterkari lezoarrak aurrera darrai mendi lasterketen Skyrunning modalitateko Munduko Kopan. Joan den asteburuan, igandean, Louzan Skyrace lasterketan lehiatu zen, Lousan (Portugal). Ibilbide gogor bati egin behar izan zieten aurre korrikalariek: 25 kilometrotan 2.250 metro igo behar izan zituzten.

Ohi moduan, Iñarrak atzekoz aurrerako lasterketa egin zuen: igoeran lehen bosten artean heldu bazen ere gailurrera, beheranzkoan denbora berreskuratu eta hirugarren iritsi zen helmugara, 02:41:01-ko denborarekin.

Munduko Koparen zirkuituko azken aurreko lasterketa izan zen asteburukoa. Hala, lau lasterketa beteta eta dagozkion puntuak eskuratuta, datorren urriaren 8an kopako finalean egongo da. Etxeko lanak eginda, Zeanuritik (Bizkaia) abiatuko den Gorbeia Suzien lasterketa gogor prestatu beharko du datozen asteotan, 31 kilometroko ibilbideari eta 2.400 metroko desnibelari aurre egiteko.

Euskaldunak, sasoi betean

Aurretik Juan Oller portugaldarra (02:37:18-ko denbora eta lasterketako errekorra) eta Ismail Razga santurtziarra (02:39:09) izan zituen Iñarrak. Maila bikaina erakutsi zuten euskaldunek, Markel Urigoitia eta Aitor Ajuria otxandioarrak laugarren (02:43:32) eta bosgarren (02:44:36) izan ziren helmugan, hurrenez hurren. Ainara Urrutia durangarra bigarren izan zen emakumezkoetan, 03:12:10-ko denborarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.