Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Matrikulazio kanpaina abiatu dute Pasaiako bi euskaltegiek

Antxoko Txirrita AEK eta Trintxerpeko Udal Euskaltegiak '¡Hazlo tuyo!' leloa aukeratu dute 2022-2023 ikasturteko matrikulazio kanpainarako.

Beñat Agirresarobe
Pasaia
2022/09/07

Pasaiako Udalak herriko bi euskaltegiekin elkarlanean landu duen aurtengo matrikulazio kanpaina aurkeztu dute gaurkoan, ¡Hazlo tuyo! lelopean. Hala, datorren 2022-2023 ikasturterako izen-ematea ireki dute dagoeneko Antxoko Txirrita AEK eta Trintxerpeko Udal Euskaltegiak.

Prentsaurrekoan zehar, pasaitarrei euskara bere egin eta ikasteaz gain, balio anitzeko ekintza izan daitekeela azpimarratu du Loreto Osa zinegotziak: euskara ikastea funtsezkoa izan daitekeela lana topatzeko, bezeroei kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzeko, euskarazko titulu ofizial bat lortzeko, euskal kultura bete-betean gozatzeko edota seme-alabekin eskolan ikasitakoa partekatzeko, hala nola.

Txirrita AEKko zuzendari Udane Migeltorenak pasaitarrei lehen urrats hori ematera bultzatu ditu, eta aukera berdintasuna izango dutela euskaraz ez dakiten herritarrek. Hortaz gain, matrikulazio garairako baldintza ekonomikoak azaldu ditu: “batetik, langabetuek, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen dutenek eta Giza Larrialdietarako Laguntza jasotzen dutenek matrikularen % 20 bakarrik ordaindu beharko dute ikasturte hasieran, eta eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero, Udalak kopuru hori ere itzuliko die ikasturte amaieran”. Argi utzi nahi izan dute klaseetara bertaratzen ez diren ikasleek udalak aurreratutako dirua itzuli araziko diela, salbuespenak salbuespen.

Susana Garro udal euskaltegiko zuzendariak gurasoei bideratutako kanpaina berezia jarri du mahai gainean: haiei egokitutako egutegi nahiz ordutegia antolatuko dutela aurreratu du, seme-alaben ikastegietan. Muga ekonomikoa ez dadin, Garrok gurasoek ikasturte hasieran 32 eta 160 euro bitarte ordaindu beharko dituztela adierazi du; norberaren egoera ekonomikoaren eta ikasi beharreko euskara mailaren arabera.

Ikastaroei dagokienez, aurreko urteetako ikastaro berezien eskaintza mantenduko dutela adierazi du Osak: mintzamena lantzeko ikastaroak, Pasaiako merkatarientzako, langabetuentzako ikastaro trinkoak edota euskara online ikasi nahi dutenentzako saioak antolatuko dituzte. Ikastaro horiei buruzko informazio osoa euskaltegietara deituta edo bertara gerturatuta lortu ahal izango dute herritarrek.

Ikastaro berezi horietaz gain, euskaltegiek ohiko ikastaroak eskaintzen jarraituko dute urritik ekainera, goizeko 07:00etatik gaueko 21:00ak arte. Ikastaro guztiak 16 urtetik gorakoentzat dira. 2 orduko eskolak izaten dira astelehenetik ostegunera.

Informazioa eskuratzeko nahiz izena emateko:

  • Trintxerpeko Udal euskaltegia: 943 004 340 telefonoa, mezua helbide honetara bidalita, edo egoitzara bertaratuta.
  • Antxoko Txirrita AEK: 943 525 545 telefonoa, mezua helbide honetara bidalita, edo egoitzara bertaratuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.