Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Dena prest IX. Atlantikaldirako

Aurtengo jaialdia hilaren 15etik 18ra izango da, herriko hainbat gunetan. Berezitasun nagusia kaleak eta ohiko itxura berreskuratzea izango da.

Iker Tolosa, Maite Gartzia, Aizpea Otaegi, Maria Jose Telleria eta Goiatz Dutti Atlantikaldiaren aurkezpenean.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/09/08

Dena prest dago jada Atlantikaldiaren IX. edizioari ekiteko, eta gaur goizean aurkeztu dute Donostiako Aquariumean jaialdiaren egitaraua osotasunean Aizpea Otaegi alkateak, Maite Gartzia Kultura zinegotziak, Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusiak, Iker Tolosa Atlantikaldiaren zuzendariak eta Goiatz Dutto Moonshine Wagon taldeko kideak.

2014tik etenik gabe antolatu den jaialdia hilaren 15etik 18ra ospatuko da, eta azken bi edizio egokituen ondoren, kaleak eta ohiko itxura berreskuratzea izango da aurtengo berezitasun nagusia. ‘Itsas kodeak’ lelopean, Atlantikaldiak nortasun propioa izango duten lau gune nagusi izango dituela iragarri du Maite Gartziak. Lehendakari Agirre plazako ‘Itsasargi Nagusian’ oholtza nagusia egongo da; Panierren kokatuko den ‘Kalekaia’ eremuan puntako artista urbanoen txokoa ezarriko da; ‘Herriko plaza’ eskaintza intimoago baterako tokia izango da; eta Foru plazako ‘Herrixka’ eremuan herritarren parte hartzea sustatuko duten sorkuntza tailerrak, gastronomia ekimenak eta musika emanaldi gehiago topatu ahal izango dira.

2014an jaialdiaren lehen edizioa egin zenetik, Aizpea Otaegik argi utzi du Atlantikaldia zer izan den: “Atlantikaldiak leiho bat izan nahi du mundura eta ate bat munduarentzako. Balioan jarri nahi dugu munduan eta gure herrian dagoen aniztasuna eta aniztasunaren ondorioz ezinbestekoa den elkarbizitza hori balioan jarri nahi duen jaialdia dela. Horregatik da horren garrantzitsua bertako eta bisitari ditugun artisten arteko elkarlana. Fokua jarri dugu ‘Itsas Elkarrizketetan’ eta artisten arteko lankidetzan”.

Zer dira ‘Itsas Elkarrizketak’?

‘Itsas Elkarrizketak’ egitasmoaren bidez, Atlantikaldiak nazioarteko eta bertako sortzaileak elkarlanean jarri nahi dituela azaldu du Iker Tolosa zuzendariak. Hori dela eta, “inoiz taularatu gabeko proposamenak eskainiko” dituztela aurreratu du Tolosak, eta gaur iragarri dituzte aurtengo kolaborazioak: Tanxugueiras eta Neomak; Kolinga, Iker Lauroba eta Leire Letu; Las Karamba eta Amaia Elizaran; Les Amazones D’Afrique eta Tony Viser; eta España Circo Este eta Moonshine Wagon. Artista horiek guztiak estreinakoz elkartuko dira euren ibilbideetan Atlantikaldiko oholtzetan.

Jaialdiak irauten duen denboran, 70-75 jarduera egongo dira publikoaren eskura aipatutako lau gune nagusietan zein herriko beste hainbat puntutan, musikaz harago ere doazenak. Ekintza eta emanaldi guztien ordutegiak eta xehetasunak Atlantikaldiaren webgunean kontsulta daitezke. Horrez gain, jarduera batzuetan parte hartzeko aurrez izena eman behar dela azaldu du Tolosak. Izen-emate horiek Atlantikaldiaren webgunean egin beharko dira.

Bukatzeko, Otaegik eskerrak eman nahi izan dizkie jaialdia antolatzeko elkarlanean “ezinbesteko zutabe” izan diren eragile eta kolaboratzaile guztiei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.