Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Irailaren 12tik 25era, Mugikortasunaren Aste luzea

Europako Mugikortasun Astearen parekoa da, eta garraio jasangarria sustatzea du helburu. Tailerrak, ikastaroak eta erakusketak egongo dira.

Beñat Agirresarobe
Pasaia
2022/09/08

Europako Mugikortasunaren Astearekin bat eginda, irailaren 12tik 25era ospatuko dute Pasaian Mugikortasunaren Astea. Garraio eredu jasangarriaz kontzientziatzeko ekimena izango da. Hainbat jarduera antolatuko ditu udalak orduan, eta horien berri eman du dagoeneko:

Bizikletan ibiltzen ikasteko helduentzako ikastaroak

Hastapeneko ikastaroak irailaren 12tik 23ra bitarte izango dira Trintxerpen eta helduei zuzenduta daude. Izen-ematea doakoa da, ikastaro bakoitzak 10 plaza izango ditu, eta lehentasuna 0. mailakoek nahiz aurreko urteetan parte hartu ez dutenek izango dute. Udalak Gipuzkoako Mugikortasun Departamentuarekin batera, eta Trintxerpe Atletiko Klubaren laguntza teknikoarekin antolatuko ditu.

Eskualdeko bidegorri-sarean bizikletaz ibiltzeko tailerra

Hitzordua irailaren 25ean izango da 10:00etatik 13:00etara, eta Antxoko Ibaiondo frontoitik irtengo dira. Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa izango da bizikletan gutxieneko maila bat izatea. Izen-ematea doakoa da, ikastaroan 10 plaza izango dira, eta hurrenkeraren arabera esleituko dira. Parte hartzen dutenek beren bizikleta, kaskoa, ura eta hamaiketako eraman beharko dituzte.

Bi ikastarootan osteguna baino lehen eman behar da izena, HAZ bulegoan edo udalaren webgunean.

Prestatu zure bizikleta

Egun horietan zehar, tailer-kamioi bat jarriko da martxan, bizikleten oinarrizko konponketa eta dekorazioa doan eskaintzeko, pintura edo pegatinak tarteko. Trintxerpeko Gernika plazan izango da, irailaren 19an (astelehena), arratsaldeko 15:00etatik gaueko 21:00etara.

Erakusketa: Bizikletaren bilakaera

Trintxerpe Atletiko Klubak jendaurrean jarriko ditu zenbait bizikleta-modelo, ibilgailu horrek historian zehar izan duen bilakaera ikusteko: klasikoenetatik hasi eta egun erabili ohi ditugunetaraino. Erakusketa Gernika plaza inguruan jarriko da irailaren 19an, astelehenean.

Bizikletak mailegatzeko doako zerbitzua

Bizikletak mailegatzeko zerbitzua dohainik erabiltzeko aukera egongo da. Horretarako, beharrezko informazioa eta xehetasunak emango dira udalaren webgunean eta honezkero martxan dauden mailegu-puntuetan:

  • Donibaneko kirolgunea.
  • Trintxerpeko kirolgunea.
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Saila.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.