Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Donibane eta Antxoko ludotekak, berritasunekin

Ostegunetik aurrera eman ahalko da izena udal ludoteketan. Donibanekoek berrituta topatuko dute egoitza, eta Antxokoek, kokaleku berrian.

Pasai Antxoko ludotekaren egoitza zaharra, azoka eraikinaren barruan
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/09/12

Datorren ikasturterako Pasaiako ludoteketan izena emateko epea ostegunean (hilak 15) zabalduko dute, eta hala mantenduko da hilaren azkenera arte. Trintxerpe-San Pedro, Antxo eta Donibaneko guneen artean hautatu ahalko da, ohiko legez, eta azken bi barruti horietan aldaketak egon dira.

Kantauri Ludiko Elkarteak kudeaturiko egoitzen eskaintza 4 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat dago zuzenduta. Arratsaldero, eskola ordutegitik kanpo, aisiaz eta euskaraz gozatzeko egitasmo gisa aurkeztu dute atzean bide luzea duen ludotekena.

Bazkideek 57 euro pasatxoko kuota ordaindu beharko dute ikasturteko (ikasturte erdiko aukera ere badago). Inskribatzeko asmoa duenak posta elektroniko bidez edo telefonoz egin dezake hori, eta zalantzatan daudenei aukera eskainiko diete egoitzak bertatik bertara ezagutzeko, aurretik arduradunekin harremanetan jarrita.

Donibane eta Antxon, berritasunak
Sanjuandar gazteek berrituriko espazioa estreinatu ahalko dute datozen asteotan. “Askotariko ekintzak burutu ahal izateko espazio multifuntzionalarekin eta altzari berriekin”, aurreratu dute.

Antxokoari dagokionez, gaur arte erabili izan den lokala berriki eraitsitako azokan zegoen, eta beraz, kokaleku berria ezarri dute Eskalantegi kaleko 45 zenbakian. Oraindik obretan dago espazio hori, eta beraz, behin-behinean Anunciata ikastetxean elkartuko dira barruti horretako txikiak.

Harremanetarako
Ludoteketako egoitza bakoitzak harremanetarako bide propioak ditu. Horra hor informazio orokorra:

  • Trintxerpe-San Pedroko Udal Ludoteka: Helbidea: Espinosa de los Monteros z/g. Posta elektroniko bidez mezua idazteko, egin klik hemen. Telefono zenbakia: 943 39 25 10.
  • Donibaneko Udal Ludoteka. Helbidea: J.J. Otaegi plaza, z/g. Posta elektroniko bidez mezua idazteko, egin klik hemen. Telefono zenbakia: 943 34 43 28.
  • Antxoko Udal Ludoteka: Helbidea: Eskalantegi, 45 (behin-behineko kokapena: Loreto bidea 2, 20017 Donostia). Posta elektroniko bidez mezua idazteko, egin klik hemen. Telefono zenbakia: 623 28 62 60.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.