EMKEren Atlantikaldiko kontzertua, larunbatean Herriko plazan
Abuztuko atsedenaldiaren ondoren, bueltan da Errenteriako Musika Banda Atlantikaldiko kontzertuarekin. Larunbatean izango da, 13:00ean.
Abuztuko atsedenaldiaren ondoren, Errenteriako Musika Banda bueltan da berriro Atlantikaldiko kontzertuarekin. Astor Piazzolla artista argentinarraren konposizioak ardatz, EMKEk Atlantikaldia: Astor Piazzolla Atlantikoa zeharkatuz, Argentinatik Euskal Herrira itzuliko diasporan kontzertua eskainiko du larunbatean, hilak 17, 13:00ean, Herriko plazan.
Alain Aierdi Gurpegiren zuzendaritzapean, kontzertuan abeslari, musikari eta dantzari gonbidatuak egongo dira musika bandarekin batera aritzeko: Federico Abreu eta Marife Nogales abeslariak, Salvador Parada akordeoi eta bandoneoi jotzailea eta Josune Gurrutxaga eta Jon Menor dantzariak. Astor Piazzollaren doinuak erabilita, musika, ahotsa eta dantza uztartuko ditu emanaldiak.
Kontzertuaren egitarauari dagokionez, Piazollaren Alevare edo Maria de Buenos Aires obrak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Horrez gain, Alfonsina y el mar, La Cumparsita edota Xalbadorren Heriotzean konposizioan interpretatuko dituzte. EMKEtik kontzertua “gogoangarria” izatea espero dute.