[Bideoa eta galeria] Bero-bero hasi dira Santakrutz Jaiak
Gaurtik igandera arteko epea dute lezoarrak berreskuratu dituzten Santakrutz Jaiekin gozatzeko. Jendetsua izan da gaurko txupinazoa.
Pandemia aroaren gogorrena atzean utzita, hasi dira 2022ko Santakrutz Jaiak. Bero-bero, ia 30 gradura. 2019ko irailaren 13tik ez zela entzuten Gurutze Santuaren plazan Lezoko herria ereserkia. Gaur hala izan da. Ohorez interpretatu du lezoar guztien abestia Tomas Garbizu Musika Eskolako musikari taldeak. Aurretik, suziria Lezoko zerura bota dute Livia Vila eta Oier Altuna alkate txikiek, eta bete-bete zegoen plazaren aurrean esan dute lezoarrek oparo pasa ditzatela jaiak, errespetuz. Eta oroitarazi dute Lezo herri euskalduna dela, eta jaietan ere euskara izan behar dela kaleko hizkuntza.
61 dira 2022ko Santakrutz Jaietako egitarauaren barruan jasota dauden ekitaldiak, gaurtik igandera arte. Lehenak gaurko 19:00etan hasi dira. Suziaren eztandaren ondoren Murixkako gaztetxoek Agurra dantzatu dute maisuki; horietatik batzuek gauza berbera egin zuten 2019an, baina gaurkoan zentimetro dezenteko altuera handiagoa zuten. Gerorago iritsi dira erraldoi eta buruhandiak, eta Elektropotteren kalejira elektrikoa.
Gaueko danborrada handiak jaietako egun berezienari emango dio tartea, hilaren 14ari, Santakrutz Egunari. Behean, datozen orduetako egitarauak. Beste egunetakoak ikusteko egin klik hemen.
Hona hemen gaurko eguna bukatzeko egitaraua:
- 22:45. Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu elkarteen danborradak abiatuko dira.
- 23:45. Danborraden topaketa Gurutze Santuaren plazan.
- 01:00. DJ Bull Karlos Saldise plazan.
Eta jarraian, biharkoa:
- 10:00. Diana.
- 10:00. Puzgarriak haurrentzat Lopene plazan.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Herri kirolak Gurutze Santuaren plazan.
- 12:00. Buruhandi eta erraldoiak Karlos Saldisen hasita.
- 12:30. ‘i-14’ eguneko topaketa Kale Nagusian Reimy Bizi taldearekin.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria.
- 14:30. ‘i-14’-ko egunaren txupinazoa Gurutze Santuaren plazan.
- 15:00. Herri bazkaria Herri Eskolako jolastokian.
- 16:00. Haurrentzako puzgarriak Lopene plazan.
- 17:30. Josetxo Etxandi oroitaldiko federatuen finalak Koldobike Gezala pilotalekuan.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandiak Bekoerrota kiroldegitik.
- 19:00. Kalejira Jaixkipe txarangarekin.
- 21:00. Gozategiren kontzertua Karlos Saldise plazan.
- 22:00. Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan.
- 22:30. Su artifizialak.
Su artifizialen gaineko oharra
Santakrutzak bitartean, bi egunetan su artifizialen ikuskizunaz gozatu ahal izango dute lezoarrek eta hala nahi duten guztiek. Hilaren 14ko nahiz 17ko gauean botako dituzte suak, 22:30ean. Lezoko Udalak iragarri du bi egun horietako 22:15etik Lezo-Donibane bitarteko Jaizkibel hiribidea moztuko dutela segurtasuna bermatzeko.