Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Trafiko aldaketak, Atlantikaldiaren harira

Ostegunetik igandera kultur ekimenez josiko denez hiria, hainbat trafiko aldaketa egingo ditu udalak: kale mozketak eta aparkaleku aldaketak.

Beñat Agirresarobe
Errenteria-Orereta
2022/09/13

Datorren ostegunean, etzi, hasiko da Atlantikaldia jaialdia. Igandera arte luzatuko dituzte ekimenak, eta orotariko kultur nahiz aisialdi emanaldiek hartuko dituzte herriko kaleak lau egunez. Horren harira, udaltzaingoak herriko trafikoak biziko dituen aldaketen berri eman du.

Hainbat aparkaleku, bertan behera

Aparkalekuei dagokienean, ezingo dira gune hauek erabili hurrengo tarteetan:

  • Panier aparkalekua: gaur arratsaldeko 20:00etatik irailaren 18ko, igandeko, 20:00etara.
  • Astotokiko aparkalekua: hilaren 15eko, osteguneko, goizeko 08:00etatik irailaren 20eko, astearteko, 20:00etara. Era berean, Nafarroa hiribidea, Aurrerako zubiaren eta Santa Klarako biribilgunearen artean ezin izango da autorik aparkatuta utzi.
  • Foru plazako zamalanetarako eremua: Bihar, goizeko 08:00etatik irailaren 18ko, igandeko, goizeko 09:00etara.
  • Zamalbide kalea: Irailaren 16ko, ostiraleko, goizeko 10:00etatik igandeko goizeko 09:00etara.

Behin behineko aparkalekuak

Alternatiba gisa, udalak hurrengo aparkalekuak egokituko ditu datozen egunotarako:

  • Mendi Lore Aldearen zabalgunea, Lousada kalean: Ostegunean ireki eta igandeko 20:00ak arte egongo da irekita.
  • Touring hiribideko tenis pistak: Ostegunean ireki eta igandeko 20:00ak arte egongo da irekita.
  • Telleri ikastetxeko aparkalekua, Bittor Idiazabal kalean: ostiral eta larunbateko arrats eta gaualdetan, 19:00etatik 04:00etara.

Trafiko mozketak

Bestela, trafiko mozketak egingo dituzte hiriko hainbat guneetan. Hurrenez hurren, eremu hauek itxiko dituzte behin behinean:

Irailaren 15ean, ostegunean:

  • Santa Klarako biribilgunetik Galizia biribilguneraino, Nafarroa Etorbidea: 19:45etik 22:15era itxiko dute, Agirre Lehendakariaren plazako kontzertuek iraun artean.

Irailaren 16an, ostiralean:

  • Zamalbide kalea eta Panier zubia: 19:45etik 22:15era, jarduerek eta kontzertuak iraun artean.
  • Santa Klarako biribilgunetik Galizia biribilguneraino, Nafarroa Etorbidea: 19:45etik 01:30etara, Agirre Lehendakariaren plazako kontzertuek iraun artean.

Irailaren 17an, larunbatan:

  • Zamalbide kalea eta Panier zubirako sarbidea: 10:00etatik 02:30etara itxiko dituzte, jarduerek eta kontzertuak iraun artean.
  • Santa Klarako biribilgunetik Galizia biribilguneraino, Nafarroa Etorbidea: 19:45etik 01:30etara, Agirre Lehendakariaren plazako kontzertuek iraun artean.

Udalak udaltzaingoaren herritarren arretarako bulego mugikorra jarriko du ostiral eta larunbatean, Lekuona fabrikaren aurreko zurezko zubian.

Garraio Publikoa

Nafarroa etorbideko mozketengatik, zati horretan Oiartzun-Irun-Hondarribia norabidean doazen autobusak, baita Donostiarantz doazen autobusak ere GI-636 saihesbidetik bidaliko dituzte. Zumardiko, Gabierrotako eta Lartzabaleko geltokiak, beraz, bertan behera geldituko dira.

Erlazionatutako edukiaDena prest IX. Atlantikaldirako
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.