Aurten esleituko dituzte Meipiko igogailua eraikitzeko lanak
Udalak aditzera eman du 2022a bukatu baino lehen esleitu nahi dituztela Lezobide eta Bordalaborda kaleak lotzeko eraikuntzaren lanak.
Pasaiako Udalak aditzera eman du urtea bukatu baino lehen esleituko dituztela Donibaneko Meipi auzoan igogailu berri bat eraikitzeko lanak. Eraikuntzaren helburua Lezobide eta Bordalaborda kaleak zuzenean lotzea da.
Aste honetan onartu berri du udalak hiri igogailu hori eraiki eta instalatzeko espedientea. Aurreikusitako inbertsioa 445.000 eurokoa da (BEZa barne), eta Izaskun Gomezek udalerriko goi-auzoen irisgarritasuna hobetzeko planen barruan kokatu du proiektua.