'Emakumeak martxan' aurkeztu dute emakume elkarteek
Zazpi auzoetako elkarteek astelehenetik ostiralerako eskaintza anitza aurkeztu dute. Orotariko jarduerak eskainiko dituzte.
Auzo ezberdinetako emakume elkarteek “Emakumeak martxan” jarduera eskaintza aurkeztu dute, aurtengo ikasturterako. “Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea” programaren baitan dago integratuta; eta bertan, zazpi auzotako emakume elkarteek (Alai, Erlontzi, Gure Leku, Itzatu, Laguntasuna, Lore-Toki, eta Patxiku Zelaia) lekuan leku antolatuko dituzten ekitaldi guztiak barnebildu dituzte: kirol jarduerak, kultur ekimenak, eskulanak zein orotariko tailerrak antolatuko dituzte.
Izena emateko irailaren 20, 21 eta 22an (datorren astean, asteartetik ostegunera) bertaratu beharko dute interesa dutenek elkarteetara, arratsaldeko 17:00ak eta 19:00ak artean. Ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da, baina kuotaren zenbatekoa elkarte bakoitzak erabakiko du. Taldeen partaideak, dena den, zozketa bidez esleituko dira, ez ordea izen ematearen hurrenkeraren arabera.
Hemen sakatuta kontsulta daitezke jardueren xehetasunak.