[Galeria] Burrunba handia Lezon
Jaietako lehen egina bukatzeko eta Santakrutz Eguna hasteko tarte horretan herriko elkarteetako danborradek giroa puztu dute.
Atzoko eguna bukatzeko eta gaurkoa hasteko bidean, Lezoko elkarteek Santakrutz Egunaren bezperako danborradak egin zituzten kaleetatik zehar. Bero egin zuen, eta horrek ziurrenik danborzaleen animoa eta aldartea gori-gori izatea ekarri zuen.
22:45ean atera ziren bakoitza bere eremutik Altzateko, Ixkulingo, Allerruko eta Tiñeluko danborradak. Herrik bidea egin, eta Gurutze Santuaren plazan bukatu zuten, elkar hartuta, bidea. Han, jendetza danbor artean.
Ondokoak Leire Oiaga lezoarrak HITZAri emandako argazkiak dira.