[Galeria eta bideoa] Aurten ere, plaza bete dute
Lezoko Santakrutz Jaietako 'i-14' egunari hasiera eman diote Gurutze Santuaren plazan. Txupinazoa bota eta talde argazki erraldoia egin dute.
Santakrutzen egun handia hasi da; eta baita hasi ere. Beroa bero, ez diote hutsik egin lezoarrek i-14 eguneko hitzordu handiari, eta ur-pistola, flotagailu nahiz freskatzeko orotariko tresnez hornituta hurbildu dira udaletxe aurrera.
14:30ean egin dute hitzordua Gurutze Santuaren plazan. Udal eraikinetik txupinazoa bota eta, jarraian, dantzatzeari utzi gabe, herri argazki erraldoia egin dute.
17:30ean Josetxo Etxandi XLVI. oroitaldiko pilota txapelketaren federatuen finalak lehiatuko dituzte, Koldobike Gezala frontoian. Jarraian, buruhandi eta erraldoien kalejira egingo dute, eta gau partean Gozategi, zezen suzkoa eta su artifizialak, egunari bukaera emateko.
Horra hor suziria botatzeko unearen bideoa, eta beste zenbait argazki: