Sekula odola eman ez duenak Antxon izango du parada
Hileroko odol emate saioa antolatu dute hilaren 21erako, asteazkena. Odol emaile berriak gerturatzera animatu dituzte.
Hileroko odol emate saioa egingo dute Antxon hilaren 21ean, asteazkenarekin. Ohi bezala, Kultur Etxean elkartuko dira boluntarioak, 16:30etik 20:15a bitarte, goiti-beheiti.
Abuztuko elkartzean 24 odol poltsa jaso zituzten, eta haietako bi emaile berrienak ziren. Horiek, alegia, sekula odola eman ez dutenak, gerturatzera animatu dituzte antolatzaileek. “Emaile berriak beharrezkoak izaten dira, naturaltasunez izaten diren bajak ordezkatzeko”.