'Berdintasunaren aurrean, gizonok zer?'
Antxon, San Pedron eta Donibanen egingo dituzte hausnarketarako bina saio, urriaren 5etik 19ra bitartean.
Tailerren karteleko irudia. Berdintasunaren aurrean, gizonok zer? izeneko saioak egingo dituzte Pasaiako hiru barrutitan: Antxon, San Pedron eta Donibanen. Urriaren 5ean izango da lehena, eta 26an azkena.
Dinamikaren helburua da, batetik, gizonek indarkeriaren adierazpen desberdinak identifikatzea, eta berdintasuna lortzera bidean, horien aurkako jarrerak garatzea; eta, bestetik, egunerokotik hasiz, berdintasunaren bidean jartzeko tresna eta dinamiken inguruan hausnartzea.
Barruti bakoitzean bina orduko bi saio egingo dira, 17:30etik 19:30era, eta saio horietan gizontasun ereduak eragiten dituen bizipen eta indarkeriak mahai gainean jarriz hausnarketa pertsonal zein kolektiboak sustatuko dira.
Izena emateko posta elektroniko bidez mezua bidali behar da.
- Urriaren 5 eta 10ean. San Pedroko erakusketa gelan.
- Urriaren 13 eta 20ean. Antxoko Gizarte Ekintzako bulegoan.
- Urriaren 19 eta 26ean. Donibaneko Kulturgunean.
