Elikadura eta osasunaz jardungo dute larunbatean, Reina Aretoan
Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Aierbek doako tailerra eskainiko dute goizeko 11:00etan. Nutrizionista eta entrenatzaileak dira.
Larunbat honetan, irailaren 24an, Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Aierbe dietista, nutrizionista eta entrenatzaileek doako tailerra eskainiko dute, “Udazkeneko elikadura: Gure ongizatea bermatuz” izenpean.
Familia osoarentzako eta garaiko produktuekin egindako elikadura-plan orekatua lantzen erakutsiko diete hurbiltzen diren pertsonei. Hala, bakoitzaren beharretatik elikadura orekatu bat eraman ahal izateko ezagutzak landuko dira, norberaren ongizatea osotzeko gako gisa.
Hitzordua goizeko 11:00etan finkatu dute, Reina Aretoan. Bi ordu iraungo ditu tailerrak.