Gurekin AEk aurtengo ikastaroak antolatzeko deia luzatu du
Auzo elkarteko emakume taldeak asteazkenean antolatu du bilera. Pandemia dela eta eten ziren ikastaroak berreskuratu nahi dituzte.
Iztietako Gurekin Auzo Elkarteko emakumeen taldeak datorren 2022-2023 ikasturterako ikastaroak osatzeko deialdia antolatu du. Asteazkenean, hilaren 20an, auzo elkartearen egoitzan elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan.
Ikastaroak osatzeko interesa duten pertsonei zuzenduriko deialdia da. Hain zuzen, pandemiaren eraginez eten ziren ikastaroak berreskuratu nahi dituzten horientzat. Alabaina, interesdunei dei egin die emakume taldeak garatuko dituzten ikastaroen berri jasotzeko, eta ikastaroetan arduradun gisa aritzeko. Izan ere, elkarteko kideek ohartarazi dute arduradunik egon ezean ikastaroak aurrera eramateko zailtasunak egongo direla.