Herriko euskaltegiek aurtengo eskaintza aurkeztu dute
Urrian abiatuko dira eskolak udal euskaltegian nahiz Xenpelar AEK Euskaltegian. Aurten, hobari bereziak eskainiko dizkiete langabetu, ikasle eta etorri berriei.
Errenteriako euskaltegiek 2022-2023 ikasturtean eskaintza zabala eskainiko dute berriro ere. Gaur eguerdian, udal euskaltegiko , Xenpelar AEK Euskaltegiko , eta Itziar Ostolaza udal zinegotziak datozen hilabeteetarako eskaintza aurkeztu dute.
Aurtengoan oso aukera zabala eskainiko dute: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailako tituluak eskuratzeko aukera egongo da, eta 20, 15, 10 nahiz 5 orduko ikastaroak, astero. Ostolaza zinegotziak adierazi duenez, matrikulazio kuotak inoiz baina irisgarriago egiten ahalegindu da udala, euskararen irakaskuntzan sakontzea ezinbestekoa izatea ez ezik, “kohesio sozialerako tresna izan daitekeelako, herritar orok bere egin lezakeen eskubide unibertsala”. “Doakotasaunaren bidean urratsak ematen gabiltza urterik urte” gaineratu du zinegotziak; izan ere, langabetuek zein lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta txikiagoa dutenentzat doakoa izango da eskaintza. Bestela, ikasleek % 80ko hobaria jasotzeko aukera izango dute, baldin eta eskoletan ezarritako asistentzia kuota bete ezkero.
Xenpelar AEK Euskaltegia (Alfonso XII kalea)
Izen ematea irekita dago, eta azken eguna datorren irailaren 30a izango da. 943 340 233 telefonora dei eginda edota mezu elektroniko bidez egin daiteke. Zalantzak argitzeko, iraila osoan zehar bulegoa irekita egongo da goizez (09:00etatik 13:00etara) nahiz arratsaldez, ostiralak izan ezik (17:00etatik 20:00etara).
“Oso eskertuta gaude azken urteotan eman diren urratsekin; euskaraz ikastea doako eskubide bat izan beharko lukeela uste baitugu” adierazi du Joseba Arruabarrena ordezkariak . Eskolak urriaren 4ean, osteguna, hasiko dituzte; talde trinkoek 09:00etatik 13:00etara jasoko dute eskola, astelehenetik ostiralera.
Udal Euskaltegia (Mikel Zabaleta 14)
Izen ematea irekita dago, eta azken eguna datorren ostirala izango da, hilaren 23an. 943 449 680 telefonora dei eginda edota mezu elektroniko bidez egin daiteke. Zalantzak argitzeko, iraila osoan zehar bulegoa irekita egongo da 09:00etatik 18:30etara, astelehenetik ostiralera.
“Pozik gaude, 17 eta 70 urte arteko ikasleak baititugu” esan du Begoña Lasa Udal Euskaltegiko koordinatzaileak. Eskolak urriaren 26an, ostiralean, hasiko dituzte.
Ongi Etorri kanpaina
Era berean, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak “Ongi Etorri” kanpaina jarri du martxan. Honakoa herrira heldu berri direnei euskararen komunitatearen partaide izatea erraztea da. Hori horrela, Errenteriako Udalak laguntzak eskainiko dizkie euskara ikastera hurbilduko direnei. Itziar Ostolazak gonbita egin die etorri berrien sektoreari, bestela jendea ezagutzeko aukera paregabea dela aldarrikatuta.