Urriaren 8an, Zumaiako flyschetara bisita
Urdaburuk antolatu du, eta 07:30ean abiatuko da busa Zumardiatik. Hainbat inguru bisitatuko dituzte, Igone Bravo biologoa buru.
Datorren urriaren 8an, larunbata, Urdaburu Mendi Elkarteak Zumaiako (Gipuzkoa) flyschetara bisita antolatuko du. Bertan, Igone Bravo biologoak aurkeztuko du ingurua, eta aukera paregabea izango da itsas bazterreko harkaitz berezietako berezitasunak ezagutzeko. Txangoa goizez egingo dute, Itziarko gainetik abiatuta. Bertatik Sakonetako hondartzara mugituko dira ibiltariak, eta han Marearteko zabalgunean gozatzeko aukera izango dute. Ondoren, autobusez Elorriagako (Deba) begiratokira mugitu eta Itzurungo hondartzan amaituko da bisita.
Goizean goiz, Errenteriatik 07:30ean abiatuko da busa, Zumardiako autobus geltokitik, eta 07:45etan Aritzetatik. Itzulera eguerdian egingo dute. Izena eman nahi izanez gero, interesa duten herritarrek mendi elkartearen egoitzara jo dezakete; astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Bestela, ordutegi berean 943 527 879 telefonora deitu dezakete herritarrek, edo formulario hau bete.