Euria iragarrita dagoen arren, arratsaldeko 20:30ak arte egongo da azoka zabalik. Hainbat herritar ari dira Zumardiara hurbiltzen.
Karlos Saldise plazak jasoko du Tiñelu elkarteak antolatzen duen festa. Egunero izango dira garagardoa, eta ekitaldi osagarriak.
Izaskun Gomez alkateak adierazi du maiatzean antolatutako edizioak "itxaropenerako koordenadak" ezarri dituela. 2024an hirugarren edizioa antolatzeko prestaketa-lanetan ari direla ere baieztatu du.
2 eta 16 urteko seme alabak dituzten gurasoei heziketa prozesuan laguntza eskaintzeko zerbitzua da. Urrian jarriko dute martxan.
Lau norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan Oiartzunen. Areto futbol taldea Gipuzkoako Kopako kanporaketan arituko da.
Udalak diru-laguntzak eskaini dizkie ostalari, merkatari eta zerbitzuetako enpresei, Internet bidezko salmenten igoerak eta energiaren garestitzeak bultzatuta.
Antxoko kintoen jaiak 1947 eta 1972 urteen artean jaiotako antxotar guztiak kintoka elkartzera deitu ditu. Oraingoz, 1.300 lagun inguru izango direla aurreikusi dute. «Herriko espazio guztiak hartuko ditugu».
Hilaren 1etik urte bukaerara bitarte erdi-prezioan bidaia daiteke Mugi sistemari atxikiriko zerbitzuetan. Familien egoera ekonomikoa «arintzea» eta garraio publikoa sustatzea ditu helburu neurriak.
Lau urte pasa dira Fermin Muguruzak bere lehen pelikula kaleratu zuela, eta orain bigarren zatia estreinatzear da. Bere esentziari eutsi dio irundarrak, eta musikak pausoz pauso bideratuko du narrazioa.
Hamalau talderekin ekingo dio herriko futbol elkarteak sasoi berriari. Horietatik sei eskolakoak dira. Intxaurdirekin akordioa egin dute, eta horrela, nesken taldeak osatu ahal izan dira.
Haur, gazte eta helduentzako tailerrak izango dira. Izena emateko azkeneko eguna hilaren 30a izango da; toki gutxi geratzen dira.
Enpresak prezisio handiko mekanizatuak egiten ditu. Bost ardatzetako tekniketan espezialistak dira, eta 4.0 industria tekniketan aitzindari.
Asteburu honetan hamahiru partidek osatzen dute Oiarperen kartelera. Horietako lau norgehiagoka gaur arratsaldean jokatuko dituzte, Madalensoron.
Mantenu lanak egiteko izan da itxita azken egunetan Lezoko kirol instalazioa. Oiartzungoa erabil dezakete lezoarrek asteburuan.
Eider Mendoza Gobernantzako foru diputatua herrian jarri duten karpan izan da, eta prozesuaren arrakasta nabarmendu du.
Euskotrenek eman du lanen berri. 23:00etan hasiko dira, eta bihar 06:00etan amaitu. Bi zentzuetan egingo dituzte.
Oiartzungo Udalaren webgunera igo dute onartuen zerrenda. Karaez 4ko lokalean ere kontsulta daiteke zerrenda hori, bertatik bertara.
Burgoseko herri batean jaio zen, baina gazte etorri zen Euskal Herrira: Pasaiara lehenik, Errenteriara ondoren. Familiak pertsona lasaia dela adierazi du.
Datorren astelehenean abiatuko da joko interaktiboaren hamargarren denboraldia. Elkarteak "700 urte + euskaraz" taldea sortu du.
HITZAk lagun batentzako bono bikoitza zozkatuko du harpide eta HITZAkideen artean.