Albina Alonso beraundarrak 100 urte beteko ditu bihar

Burgoseko herri batean jaio zen, baina gazte etorri zen Euskal Herrira: Pasaiara lehenik, Errenteriara ondoren. Familiak pertsona lasaia dela adierazi du.

Argazkia: Errenteriako udala

Albina Alonso Martinezek 100 urte beteko ditu bihar, larunbata. Alonso 1922ko irailaren 24an jaio zen, Burgoseko Los Valcarceres herrian (Espainia). Udalak zorionak bidali nahi izan dizkio.

Gazte zela iritsi zen Euskal Herrira, eta Longinos Perezekin ezkondu ondoren Pasaiara lekualdatu ziren. Dena den, urteak daramatza Albinak Errenterian bizitzen, Beraun auzoan. Bere familiak azaldu duenaren arabera, oso pertsona lasaia izan da beti, eta hala izaten jarraitzen du, berak 100 urte ez dituela dioen arren. Gustura egon ohi da familia artean, biloba eta birbiloba artean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.