[Argazki galeria] Bigarren eskuko bizikleten azoka dago Zumardian

Euria iragarrita dagoen arren, arratsaldeko 20:30ak arte egongo da azoka zabalik. Hainbat herritar ari dira Zumardiara hurbiltzen.

Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen harira, gaur arratsaldean udalak antolatutako ekimen erakargarrienetako bat egin dute Zumardian: bigarren eskuko txirrinda eta patineteen azoka. Eguraldi euritsua iragarri dute, baina hainbat eta hainbat herritar espero dira arratsaldean zehar, 20:30ean itxiko baitute. Sarrera doakoa da, eta salgai jarriko diren txirrinda eta patineteen gehienezko prezioa 500 eurokoa.

HITZAk ekimenaren hainbat irudi bildu ditu. Jarraian daude ikusgai:

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.