Astelehenean zabalduko dute Altzate igerilekua

Mantenu lanak egiteko izan da itxita azken egunetan Lezoko kirol instalazioa. Oiartzungoa erabil dezakete lezoarrek asteburuan.

altzate Altzate igerilekua.

Mantenu lanengatik azken egunetan itxita egon ondoren, eta dena behar bezala badoa, astelehenean zabalduko ditu berriz ere Lezoko igerilekuak ateak, Altzate igerilekuak alegia.

BPX Lezoko arduradunek adierazi dutenez, aldageletako dutxetako sistemak berritu, spa guneko makina gela berritu, desinfekzioa, eta garbiketa lanak egin dituzte.

Hala ere, igerileku zerbitzua asteburu honetan erabili nahi dutenek, badute horretarako aukera: Lezoko instalazioko abonatu direnek Oiartzungo Elorsoro kiroldegiko igerilekua erabiltzeko aukera dute, doan. Aukera hori Altzatekoaren irekierarekin batera bukatuko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.