1961an jaiotakoek bazkaria egingo dute
Aurten 61 urte bete edo beteko dituztenen eguna urriaren 22an izango da. Egun horretako 13:00etan gelditu dira, Herriko Plazan.
1961. urtean jaiotako errenteriarrek elkartzeko aukera izango dute urriaren 22an. Egun horretarako urte horretan jaiotakoen bazkaria antolatu dute. Aurten 61 urte bete dituztenen jaia izango da.
Bazkaria Zaldiak jatetxean egingo dute, eta izena emateko, 60 euroko diru sarrera egin behar da honako kontu korronte zenbakian: ES 60 3008 0149 0107 2052 030013.
Egunean bertan, 13:00etan gelditu dira Herriko Plazan, han argazkia ateratzeko.
Informazi0 gehiago nahi dutenentzat, antolatzaileek telefono zenbaki bat erraztu dute: 615 740 240 (Mikel Otegi).
