Borrokaldia hasi dute Interal enpresako langileek
Iaztik dute lan hitzarmena iraungita. Berria negoziatzeko, enpresak baldintza eskasak planteatu dituela salatu dute langileek.
Lezoko industriagunean dagoen Interal enpresako langileek borrokaldia hasi dute, euren lan hitzarmena berritzea eskatzeko. 2021etik ez dute lan hitzarmenik bertako langileek; orduko hartan enpresarekin negoziazioak hasi bazituzten ere, langileek salatu dute egun oraindik indarrean duten hitzarmena okertuko duten baldintzak hasi dela planteatzen enpresa, “tartean, KPIaren azpitik egongo liratekeen soldata igoerak”, adierazi dute langileek.
Hein berean, enpresak langileekiko jarrera gogortu duela adierazi dute borrokaldian direnek. “Santzio eta presio maila asko igo dute”, salatu dute. Hala, gaurkoa lehen greba eguna izan dute. Datozen lau astearteetan ere mobilizatuko dira, egoera hobetu ezean: 4 orduko lanuztea egin dute asmo urriaren 4an, eta egun osoko greba urriaren 11n, 18an eta 25ean.
Langileek lau eskaera garbi dituzte: “Egungo hitzarmenean murrizketarik ez; eros-ahalmena bermatuko duen soldata igoera, KPItik gorakoa; urteko lan orduen murrizketa; eta lizentzia hobekuntzak eta kontziliazio neurriak.