Abian da bederatzigarren Orribakar lehiaketa
Azaroaren 25era arte eman daitezke lehiaketarako lanak, Lezoko Andreone Liburutegian. Sari banaketa abenduaren 16an da.
Andreone Udal Liburutegiak berriz ere abian jarri du OrriBakaR literatur lehiaketa. Bederatzigarren ekitaldia du aurtengoa. Euskarazko idazlanak dira lehiaketaren muina, eta izenak garbi azaltzen duen bezala, orrialde bakarrekoak behar dute izan. Edozein generotakoak izan daitezke sorkuntzak, gainera: bertsogintza, olerkigintza, ipuinak, kazetaritza artikuluak, komikiak. Generoaz gain, gaiak ere libre dira.
Lanak aurkezteko epea azaroaren 25era artekoa da. Horiek herriko liburutegian bertan eman behar dira. Sari emate ekitaldia, berriz, abenduaren 16an (ostirala da) izango da, Andreonen bertan, 19:00etan hasita.
Sariak, orotara, hamar dira. Hau da. kategoria bakoitzeko (behean daude) bi: liburuak erosteko 100 eurokoa da hamar sarietako bakoitza.
Honakoak dira sailak (parte hartzaileek Lezoko biztanleak edo Lezoko liburutegiko bazkide izan behar dute):
- A maila, 6-7 urtekoak.
- B maila, 8-9 urtekoak.
- D maila, 10-11 urtekoak.
- E maila, 12-13 urtekoak.
- F maila, 14-15 urtekoak.
Epaimahai antolatzaileek izendatuko dute, eta haien erabakia apelaezina izango da. Gerta daiteke, epaimahaiko kideek hala erabkita, sarietakoren bat eman gabe uztea aurkeztutako lanek behar adinako maila ez izateagatik. Lanen entregarako baldintza zehatzak daude. Horiek liburutegiaren blogean ikus daitezke.