Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Bideoa] Euskaraz mintzatzeko lagun bila?

Bueltan da Mintzalagun egitasmoa. Azarotik aurrera, hirukoteka elkartuko dira mintzalagun eta mintzakideak, elkar-elikatzeko.

Gaur arratsaldean, San Pedron, egin dute egitasmoaren aurkezpena.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/09/27

Euskara talde txikian praktikatzeko Mintzalagun egitasmoa berrartuko du Pasaiako Udalak 2022-2023 ikasturtean, azarotik ekainera bitarte, zehatzago.

Euskararen erabilera sustatzea da iniziatibaren xede nagusia; izan ere, 2021eko kale erabileraren neurketen arabera, Pasaiako bizilagunen %19ak soilik egiten du euskaraz, nahiz eta hitz egiten dakitenen zenbatekoa %43koa den, eta beste %20 batek jakin ez, baina euskara ulertzen duen.

Erabilera tasa hori handitzen laguntzeko doako zerbitzua eskainiko zaie euren euskara ahalmena hobetu nahi dutenei. Astero hiruko taldeetan egingo dute bat euskara praktikatzeko, haietako batek gidari papera izango duelarik. Patxi Azparren dinamikaren arduradunak zehatzago azaldu ditu nondik-norakoak beheko bideoan.

Xehetasunak
Esan bezala, hirukoteak osatuko dira, ahal dela, barrutika, eta astean behin gutxienez ordubetez elkartuko dira horiek. Bat mintzalaguna (bidelaguna) izango da, titulurik eduki edo ez, euskara ongi dakiena eta, beraz, beste bien laguntzaile edo gidari izango dena solasaldietan. Mintzakidea, berriz, euskara erabili eta hobetu nahi duen pertsona izango da.

Euskaraz lasai eta eroso hitz egin ahal izateko egoerak sortzea da helburua; zentzu horretan, hitzordua leku publikoetan egitea lehenetsiko da.

Matrikulazio aldia urriaren lehen bi asteetan egongo da zabalik. Denbora horretan mintzalagun eta mintzakideen datuak jasoko dituzte arduradunek. Prozesu guztia doakoa izango da; mintzalagunek ez dute kobratuko, eta mintzakideek ez dute ezer ordaindu beharko.

Informazio gehiago behar duena zuzenean jar daiteke harremanetan dinamizatzailearekin posta elektroniko bidez. Izena emateko kasuan, hirukoteek harreman zuzena edukiko dute harekin telefonoz nahiz WhatsApp bidez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.