Gaur, udalbatzaren osoko bilkura Lezon
19:00etatik aurrera ekingo diote zinegotziek uda ondorengo lehen udalbatzarrari. Zortzi gaiko zerrenda dute.
Gaur, osteguna, ohiko osoko bilkura egingo dute Lezoko Udaleko zinegotziek. 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Zortzi aztergai izango dituzte hautetsiek. Honakoak dira:
- 2022ko uztaileko ohiko udalbatzarraren akta onartzea.
- Altzate 16 HIEko PR2/9 partzela besterentzeko kontratazio espedientea hasteko irizpena.
- Ordenantza fiskalen aldaketari onarpena emateko irizpena.
- 2023rako Oarsoalderako Taxi Batzordeak adostutako taxi tarifak onartzeko irizpena.
- D22/0829 alkate dekretuaren kontu ematea, 2023 urterako aurrekontuaren oinarrizko lerroak onartuz emandakoa.
- Udal langile izateko hautapen prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzen duen ordenantza irizpena (2022ID290002).
- Alkatearen, organo kolegiatuetako udal ordezkarien eta delegatuen txostenak.
- Galde-eskeak.