Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Abitturekin, jarduera fisikorako orientazio zerbitzua doan

Jarduera fisikoa egiten hasi nahi duen edonorentzat dago bideratua zerbitzua. Orientatzaile batek ematen du laguntza.

Maddi Market da zerbitzuaren orientatzailea.
Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2022/09/29

Martxan da Abittu zerbitzua, Oiartzungo Udalak jarduera fisikoa sustatzeko eskaintzen duen orientazio zerbitzua. Oiartzuarren bizi kalitatea hobetzera dago bideratua zerbitzua, horretarako jarduera fisikoa giltzarri dela. Orientazio zerbitzua jarduera fisikorik egiten ez dutenentzat begirakoa da. Hori horrela, pertsona bakoitzaren egoera eta beharra baloratuko dira horren araberako prozedurak ezartzeko. Doan da zerbitzua.

Zerbitzuaren erabiltzaileek orientatzaile batekin zuzeneko harremana izango dute, Maddi Marketekin hain zuzen. Hark, pertsonen araberako aholku, irizpide eta informazioa emango dizkie egitasmoarekin bat egiten dutenei. Harekin egoteko aurrez aurre astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, Elorsoro kiroldegian, 09:00etatik 11:00etara egon daiteke. Aurrez hitzordua hartu behar da, 943 49 25 52 telefono zenbakira deituta edo posta elektroniko mezua bidalita.

Herriko baliabide eta azpiegiturak aprobetxatu eta herritarron osasunean eragina izan dezaketen eragile eta zerbitzuekin elkarlana sustatzen ditu Abittuk: udaletxeko sail eta zerbitzuak, anbulatorioa, kiroldegia, ikastetxeak… “Horietan Abittu zerbitzua mesedegarri izan dakioken pertsona bat ezagutzen badute, Abittuko orientatzailera bideratzen dute, bertan bere behar eta interesen araberako plangintza osatzeko”, azaldu dute udaletik: “Elkarlan honen emaitza agerikoa da, erabiltzaile gehienak osasun zentrotik edo udaleko ongizate zerbitzutik bideratu baitira Abittura”.

2018ko martxoan abiatu zuten Abittu egitasmoa. Ordutik gaur arte 100 bat izan dira zerbitzua baliatu duten oiartzuarrak, gehienak emakumeak eta 40 urtetik gorakoak.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.