Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Sandra Muñoz, psikopedagogoa

[Elkarrizketa] «Etxe guztietan sortzen dira arazoak, denei egingo die mesede»

Errenteria-Orereta
Gizartea

Berritasunekin dator aurtengo Familia Eskola programa. 2 eta 16 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoek heziketa prozesuan bidelagun izango dute errenteriarra. Urrian hasiko dituzte saioak, eta oraindik izena eman daiteke.

Sandra Muñoz.
2022/09/30
Imanol Saiz Imanol Saiz

Datozen hilabeteetan herriko gurasoekin batera hainbat saio egingo dituzu. Zer eskainiko diezu gurasoei?
Programak hiru zerbitzu ditu. Alde batetik, monografikoak ditu. Bi hilabetean behin gai baten inguruan hitz egingo dugu herriko haurrekin. Eskola bakoitzean saio bat egingo dugu, ziklo bakoitzeko bat. Komunikazioa, anai-arreben arteko harremana… Gai ugari landuko ditugu.

Bestalde, guraso taldeak daude. Guraso taldeetan protagonista nagusiak familiak izango dira. Beraien kezkak eta zalantzak argitu eta esperientziak elkarbanatzeko espazio bat izan nahi du. Ziklo bakoitzeko talde bat antolatuko dugu. HHrako bat, LHrako beste bat eta azken bat DBHkoentzat. Ni egongo naiz taldea gidatzen baina beraien artean sortutakoa izango da protagonista. Giro oso polita sortzen da, konfiantzako erlazio bat sortzen da gurasoen artean, kohesio bat.

Azkenik, arreta zerbitzu bat dago, telefono eta helbide batekin. Honekin gurasoek kezka puntualak zuzendu ditzakete.

Berritasun gisa, Guraso Taldeen saioak umeekin batera egingo dituzue. Zein balio erantsi izango du horrek?
Trantsizio hori egiteko apustua egin da, batez ere familiek hala eskatu dutelako. Asko ikasten dute, baina gero praktikan jarri behar dute hori, funtsezkoa da. Oso ideia polita iruditzen zait. Familia sistema bat da eta guztion artean erlazionatuz eraikitzen da, denak dira protagonistak. Denen artean hezkuntza positibo bat garatzea da asmoa.

Benetan baliagarria egiten zaie gurasoei, beraz.
Bai, oso arreta ona izan du zerbitzuak azken urteetan. Azkenean guraso bezala kezka asko izaten ditugu, zalantza mordoa, eta askotan informazio pila bat dago inguruan, baina ez da nahikoa izaten. Familien arteko erlazio hori, esaterako, oso garrantzitsua da, ikustea familiek askotan kezka berberak ditugula, eta esperientziatik asko ikasten da. Eskertuta etortzen dira gurasoak eta pozik datoz, beraien egunerokotasunean aplika ditzaketen gauzak ikasten dituztelako. Niri pertsonalki asko gustatzen zaidan proiektua da. Azkenean oso polita da familiekin harremanetan egotea, giro hori ederra da. Ez dira oso talde handiak izaten, orduan, elkartruke hori oso naturala da, oso gertukoa. Oso emankorra da gainera.

Ez da soilik egunerokoan semeekin arazoak dituzten gurasoentzako, ezta?
Askotan egiten diot erreferentzia esaldi honi: arazoak guztiok ditugu, ezberdintasuna da batzuk horiek konpondu nahi ditugula, eta beste batzuek ez. Denek behar ditugu egunerokotasuna hobeto eramateko baliabideak, hori garatzea beharrezkoa da familia guztietan. Modu positibo batean komunikatzea funtsezkoa da, ebolutiboki sortzen diren etapei aurre egitea ahal den modu egokienean, hori da gakoa. Nik, guraso bezala ere, nire emozioak eta nire autokontrola kudeatzen ikasi behar dut, eta horri ere arreta jartzen diogu. Etxe guztietan sortzen dira arazoak, uste dut denei egingo diela mesede zerbitzuak.

Erlazionatutako edukiaFamilia Eskola aurkeztu dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.