III. Bollurria ospatuko dute bihar arratsaldean
Bekatoros, kuku eta komunitate ez normatiboen elkargune transfeministak antolatu du. Pala txapelketa egin eta Txerrimuñon elkartuko dira ondoren.
Txerrimuñon elkartuko dira gaualdean. III. Bollurria ekimenaren baitan biharko, larunbata, egitaraua antolatu du Bekatoros, Kuku eta komunitate ez normatiboen elkargune transfeministak. Honakoa izango da egitaraua:
- 16:00etan: Pala txapelketa (bikoteak bihar bertan osatuko dira).
- 19:30ean: Txupinazoa, Txerrimuñon.
- 21:30ean: Elektropottotte.
- 23:30ean: DJ Bad Sound Sisters, Txerrimuñon.
