Donibaneko hiru iturritako ura ezin dela edan jakinarazi du udalak
Puntetarako bideko hiru iturriek kutsadura bakteriologikoa dutela adierazi du Osasun Sailak, eta oraingoz ezingo da edan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Donibaneko iturriak aztertu ditu, eta horietako hirutan ezingo da urik edan. Zehazki, puntetarako bidean dauden iturriak dira kaltetuak.
Gazteluko iturritik, kantina ondokotik eta Alabortzako dutxen ondoan dagoenetik ezingo da edan. Emaitza analitikoek kutsadura bakteriologikoa dutela esan dute, eta egoera konpondu arte ezingo dira erabili.