'Altsasu (gau hura)' dokumentala eta solasaldia, Donibanen
Juanba Berasategin emango dute Amets Arzallus eta Marc Parramonek zuzenduriko film dokumentala. Gero, espetxeratutako gazteekin elkarrizketa.
19:30ean hasiko dira dokumentala ematen, Juanba Berasategin. Bixi-Bixi Elkarteak antolatuta, Altsasu (gau hura) dokumentala emango dute datorren asteko ostiralean –hilak 14– Juanba Berasategin. Amets Arzallus eta Marc Parramonek zuzenduriko film dokumentala 19:30ean hasiko da, eta jarraian, solasaldirako tartea egongo da Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamunorekin.
Azken bi horiek Altsasuko gazteen auziagatik espetxeratutako zazpi gazteetako bi dira. Urtarriletik daude bigarren graduan, eta datorren astean Donibaneko aretoan egongo dira euren bizipenen berri eman eta bertaratutakoekin hitz egin ahal izateko.
