Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

"Bizikidetza arazoekiko" kezka agertu dute bizilagunek

Azken urteetako jendetsuenak izan dira aurtengo auzo batzarrak. Besteak beste, hondakinak, kotxeen abiadura, edo aparkalekuak aipatu dituzte.

Guztira 137 lagun bertaratu dira udalak auzoz auzo antolaturiko batzarretara.
Olaia Gerendiain
Oiartzun
2022/10/07

Atzo bukatu ziren Oiartzungo udal gobernuak auzoz auzo egin dituen batzarrak. Azken urteotako jendetsuenak izan dira, eta “bizikidetza oztopatzen” duten arazoekiko agertu dute kezka handiena bizilagunek.

Gobernu taldeak datua eman du: 137 bizilagunek hartu dute parte –iaz baino %26 handiagoa da zifra hori–. Bertaratu direnen artean, emakume eta gizonen presentzia parekidea izan da, eta adinari dagokionez, auzotar gehienak –%77– 31 eta 65 urte bitartekoak izan dira.

Ordezkari politikoek baietsi dute auzotarrek bilkuretan egindako ekarpenak jaso dituztela 2023 urterako aurrekontuen proposamena osatzeko. Jexux Leonet alkatea asebete mintzatu da saiakerari buruz: “Oiartzun hobetzen jarraitzeko proiektu estrategikoak ditugu martxan eta hauek ere herritarrengan interes handia sortzen dutela ikusteak pozten gaitu”. Auzoetan “ekarpen asko” jaso dituztela eta bileretan bizilagunen arteko adostasunak ere lortu direla jakinarazi du.

Auzotarrak ere, pozik
Bertaratutakoentzat ere probetxugarriak izan dira saioak, bileren ondoren betetako galdetegiko emaitzen arabera: batez beste 8 puntutik gorako notak eman dizkiete parte hartzaileek saioei. Hala ere, hurrengo auzo batzarretan bizilagun gehiagok parte hartzea garrantzitsua dela nabarmendu dute askok.

Jasotako ekarpen gehienak “bizikidetza oztopatzen duten arazoen” inguruan izan dira: hondakinak lurrera botatzea, ibilgailuen abiadura altuegia, aparkatzeko tokiak ez errespetatzea, mugikortasun neurriak ez betetzea… Auzoetan gauzatzeko lan eta proiektu ezberdinen proposamenak ere egin dituzte bizilagunek.

Auzo guztietako aktak Oiartzungo Udalaren webgunean daude ikusgai, Auzoak atalean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.