Umorezko antzerkia Pasaian da berriro
Hilaren 14ean abiatuko dira 2022ko Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak, 23ra bitarte. Barruti guztietan egongo dira emanaldiak.
Umorearen eta antzerkiaren zaleak zorioneko dira, Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak (PUAJ!) bueltan baitira. Asteburu honetan ez, hurrengo bietan hartuko dute lur umorezko lanek udalerrian, barrutiz barruti.
Esan bezala, hilak 14, ostiralarekin abiatuko da jaialdia. Asteburu horretan, igandera bitarteko hitzordu bana edukiko dute gozagarri pasaitarrek, eta berdina hurrengo asteburuan –hilaren 21etik 23ra bitarte–.
Jarraian, programaturiko emanaldi guztiak eta horien xehetasunak:
- Hilak 14, ostirala. Maite Guevara – ¡Qué buen día!
- Pasai Antxo – Biteri plaza.
- 19:00.
- Dohainik.
- Gazteleraz.
- Sinopsia: Adin guztietako pertsonentzako clown ikuskizuna. (Ez etorri aspergarriak edo tranpatiak zaretenak eta jolasteko edo imajinatzeko gogorik ez duzuenak). Jolastera etorri ez bagara, zer arraiotara etorri gara?
- Informazio gehiago.
- Hilak 15, larunbata. Txalo Produkzioak – Sagastitarrak.
- Pasai Donibane – Juanba Berasategi.
- 19:00.
- SARRERA: 10 euro.
- Euskaraz.
- Sinopsia: Sagastitarrenean –goi burgesiako familian– alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean”.
- Informazio gehiago.
- Aurresalmenta.
- Hilak 16, igandea. Kamikaz Kolektiboa – Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi.
- Pasai San Pedro – Udal aretoa.
- 19:00.
- SARRERA: 8 euro.
- Euskaraz.
- Sinopsia: Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?.
- Informazio gehiago.
- Aurresalmenta.
- Hilak 21 ostirala. Cia Orain Bi – Mute.
- Trintxerpe – Gudarien plaza.
- 19:00.
- Dohainik.
- Hitzik gabe.
- Ikuskizun onenaren saria Leioako umore azoka 2022.
- Sinopsia: Mutazioa etengabea da. Ez daitezela piztiak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, eta muta gaitezen pertsonok ere. Aurrera jarraitzeko, urrunago iristeko, gorago iristeko; are zailagoa oraindik!
- Informazio gehiago.
- Hilak 22 larunbata. Metrokoadroka Kolektiboa – Zeozertan dabil baina ez dakit zertan.
- Pasai Donibane – Juanba Berasategi.
- 19:00.
- SARRERA: 10 euro.
- Euskaraz.
- Sinopsia: Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena.
- Informazio gehiago.
- Aurresalmenta.
- Hilak 23 igandea. El Mono Habitado – Lurtarrok.
- Pasai Donibane – Juanba Berasategi.
- 19:00.
- SARRERA: 10 euro.
- Euskaraz.
- Sinopsia: Satur eta Martin hirugarren mailako errepide batetik doazela, istripu bat izan dute, objektu bitxi baten ondorioz. OVNIaren aztarnen aurrean, eta goi-mailako adimen baten ebidentziaren aurrean, zalantzan jarriko dute euren adimena eta unibertsoan duten lekua.
- Informazio gehiago.
- Aurresalmenta.