Hezkuntza eta kultur arloko diru laguntzak eskatzeko epea, zabalik
Eskabideak online egin beharko dira kasu guztietan. Hori egin ahal izateko azkeneko eguna azaroaren 10a izango da.
Zabalik da epea kultur programak eta hezkuntza arloko eragileen proiektuetarako diru laguntzak eskatzeko. Bihartik hasita, asteazkena, 30 egun naturalekoa izango da eskaerak aurkezteko epea; hortaz, eskaerak aurkezteko azken eguna azaroaren 10a izango da.
Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailetik ohartarazi dute eskaerak ezingo direla aurrez aurre aurkeztu HAZ bulegoetan, eta telematikoki egin beharko direla, beraz, horiek guztiak. Laguntzen oinarriak eta eskaera egiteko inprimakiak udalaren webgunean, Izapideak atarian, daude eskuragarri. Kultur jarduerak eta programak finantzatzeko, egin klik aurreko estekan, eta dirua hezkuntza komunitateentzat bada, honako honetan.