Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Bideoa] Interaleko langileek ez dute etsiko

Prestatuta dituzten egun osoko hiru greba egunetatik lehena egin dute gaur Gaintxurizketako industrialdeko Interal enpresako langileek.

Langileak, Gurutze Santuaren plazako elkarretaratzea bitartean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/10/11

Lan hitzarmen duinaren aldeko borrokaldian beste urrats bat egin dute gaur Interal enpresako langileek. Egun osoko greba dute gaurkoa. Irailaren 27an eta hilaren 4an egun erdiko greba egin zuten, baina gaur, eta egoera konpontzen ez bada hilaren 18an nahiz 25ean., egun osoan ariko dira protestan. Helburua: enpresak “lan baldintza duinak” berma diezazkiela langileei, 2020ko abenduaren 31tik iraungita dagoen lan hitzarmena berrituz, beti ere langileen onurarako baldintzekin. Baldintza horien artean, KPIaren igoera gakoa dela aldarrikatu dute beharginek.

Borroka eguna gaurkoa Interaleko langileentzat. 05:30ean informazio piketeak antolatu dituzte, enpresaren aurrean. 10:00etako gosari kolektiboaren ondoren, lantegitik Lezoko herriguneranzko manifestazioa egin dute, eta Gurutze Santuaren plazan elkarretaratzean bildu dira. Handik enpresara joan dira berriz ere, informazio piketeekin jarraitzeko. 19:00etan, berriz, Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian elkarretaratuko dira.

ELA sindikatuaren babespean egiten ari dira mobilizazioak eta negoziazioak langileak, eta enpresa batzordearen ekimenez. Nerea Sainzekin hitz egin du HITZAk langileen borrokaldiaren zioetan sakontzeko. Oarso-Bidasoko ELAren Industria eta Eraikuntza federazioko arduraduna da Sainz. “2021aren hasieratik daude lan hitzarmenik gabe langileak. Enpresarekin bildu, eta haiek proposatu dutena izan da orain arte lortutako gauza asko kentzea: ez dute KPIaren igoera bermatzen, besteak beste. Enpresak mahaiaren gainean jarri duenak ez du langileentzako onurarik ekartzen”.

Gaintxurizketako industrialdeko egoitzatik Lezoko herrigunera manifestazioa egin dute goizean Interaleko langileek.

Are gehiago, enpresaren azken mugimenduek, borrokaldian dauden langileenganako “koakzioa” direla adierazi du Sainzek: “Behin-behineko lanaldian eta kontratu finko etenekin dauden langileak kontratatu dituzte. Hirugarren txanda ere martxan jarri dute; egia da enpresa honetan hirugarren txanda honek funtzionatu izan duela, baina justu langileak borrokaldian hasi direnean kontratazio berriak hasi dira egiten, eta etenda zegoen hirugarren txanda jarri dute martxan. Hori koakzioa da, edo gutxienez grebaren kontra doazen mugimenduak dira”.

Borrokaldiarekin bukatzeko “negoziazio erreala” eskatu du ELAko ordezkariak. 2022ko martxoan hasi ziren negoziazioekin. “Momentuz enpresatik proposatu duten guztia, langileek dituzten eskubideen murrizketak dira. Proposamen atzerakoiak egin dituzte. Aukera errealak behar dituzte langileek, KPIa bermatzea, eta ahalik eta onura gehien onartzea”.

Langile gehienek bat egin dute jada hiru egunez egin dituzten mobilizazioekin. Horietan, lantegiaren produkzioa ia erabat geldiarazi dutela azaldu du Sainzek. Akordioa iristen ez den arte borrokaldiari eutsiko diote langileek, ez dute etsiko. “Langileak indartsu daude. Euren lan baldintzak hobetzeko borrokaldian jarraitzeko gogoz”, adierazi du ELAko kideak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.