Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Portuko zaratak herrigunean duen eraginaren azterlana, jendaurrean

Hilabetez izango da jendaurrean, udalaren webgunean, Polentzarrenen, Kale Nagusian, eta Aralar kalean portuak sortzen duen zarataren azterlana.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/10/11

Lezoko Udalak adierazi du jendaurrean dela Lezoko Soinu-Ingurua Hobetzeko Planaren barruan, hau da, Zaraten Ekintza Planaren barruan egindako azterlan bat. Udal erakundearen webgunean kontsulta daiteke agiria, eta lezoarrek horri ekarpenak egiteko aukera izango dute. Finean, portuko jardueragatik kaltetutako hiriguneko kalitate akustikoa hobetzeko planaren barruko azterlan bat da erakusketan jarri dela.

2020ko otsailean onartu zuen Zaraten Ekintza Plana udalak. Bertan, gehienezko zarata maila gainditzen diren lau gune identifikatu ziren, eta horiek Babes Akustiko Bereziko Eremu (BABE) izendatu; horietako batek zuzenean eragiten dio herriguneari, BABE3 izenekoak zehazki; hori da jendaurrean jarri duten agiria.

BABE3 horretan azterketa zehatza egin du udalak, Cecor enpresaren bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikoarekin: herriguneko eremu horretan zortzi neurketa-puntu ezarri ziren, sonometro homologatuak erabiliz, kaltetutako eremua behar bezala definitzeko. Hala, hasiera batean Zaraten Ekintza Planean jasotako herriguneko eremu hori aldatu dute, zabaldu egin dute: portuko zaraten kaltetu Polentzarrene, Kale Nagusia eta Donibane kalea ezarri zituzten hastapenean, baina Aralar kalearen zati bat ere sartu dute BABE horretan.

Neurketak eginda, kaltetutako eremuak identifikatuta daude. Baina udalak zehaztu du Pasaiako Portu Agintaritzari dagokiola herriko eremu horrek jasaten duen gehiegizko zarata ezabatzeko edo murrizteko neurriak hartzea. Alta, udalak azaldu du Andreoneko zarata neurgailua mantenduko duela, eta aldi berean, herritarrek nahiz udaltzainek jasotako intzidentzia edo kexak portuari jakinarazten jarraituko duela. Ekarpen eta kexa horien kudeaketa eta komunikazioa hobetzeko neurriak hartu ditu udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.