Udazken gozoagoa, 'Zeorri!'-rekin
Lezoko aldizkariaren udazkeneko zenbakian eduki gozoz beteriko 56 orrialde topa ditzakete harpidetza egina dutenek.
Kalean da Zeorri! aldizkariaren 12. zenbakia, 2022ko udazkenekoa. Epeltasunaren eta freskotasunaren arteko aroa gozatzeko arras aproposa izango da lezoarrek eta Lezotik egindako argitalpena. Euskarriaren 56. orrialdeetan bada zer deskubritu.
Ohiko atalez gain, Yennifer Cardenas Lezon bizi den nikaraguarrari egindako elkarrizketa gailentzen da. Haren bizipenen berri ematen du Cardenasek. Gainera, Lezoarrak munduan atalean, Eider Ibañez Zuloagak haren testigantza zabaldu nahi izan du, Brasildik.
Baina aurrelo proposamenak baino askoz gehiago topa daiteke Zeorri! berrian. Harpidetza bidez jaso dezakete hala nahi dutenek. Hori egiteko modu bat da ondoko QR kodean sartzea.