Donostiako Harrera Sareak futbol entrenatzaile bat behar du
Zazpiko futbol taldeak astean bitan entrenatzen du, Trintxerpeko zelaian. Euren jarduna zuzentzeko boluntario bila dabiltza.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/10/trintxerpe-futbol-zelaia.jpg)
Donostiako Hiritarren Harrera Sarea entrenatzaile boluntario bila dabil Xabab Real zazpiko futbol taldearentzat. Taldea jatorri anitzeko gazteek osatzen dute; horietako asko, kale egoeran bizi direnak.
Astean bitan egiten dituzte futbol entrenamenduak, Trintxerpeko zelaian, hain zuzen. Astearte eta ostegunetan dituzte hitzorduak, 16:00etatik 17:00etara. Laguntzeko interesa eduki dezakeena posta elektroniko bidez edota 677 07 02 51 telefono zenbakira deituz jar daiteke harremanetan arduradunekin.