Eskola Kirolerako prest
Larunbatean izango da Oarsoaldeko Eskola Kirolaren ikasturteko lehen jardunaldia. Orotara, 1.400 ikaslek parte hartuko dute.
Larunbat honetan, hilak 15, ekingo diote Oarsoaldeko ikastetxeetako haurrek 2022-2023 sasoiko Eskola Kirolari. Eskualdeko 11 ikastetxek bat egin dute aurten ere egitasmoarekin.
Orotara, 1.400 bat izango dira ikasturteko larunbatetan iniziatibarekin bat egingo duten ikasleak. Horiek, herri kiroletan, euskal pilotan, eskubaloian, saskibaloian, mendi lasterketetan, arraunean, futbolean edo atletismoan trebatzeko aukera izango dute, beti ere modu ez lehiakorrean, kirolaren eta talde lanaren balioak lehenetsita.
Asteburu honetan, zehazki, hainbat ikastetxetan Jolas Hezi programaren barruko jarduerak egingo dituzte.