'Zeintzuk dira zure barrutiaren premia nagusiak?'
EH Bilduk bilera irekiak egingo ditu barrutiz barruti bizilagunekin, bertatik bertara bizitoki bakoitzaren premiak ezagutzeko.
2023ko maiatzean izango dira udal hauteskundeak, eta testuinguru horretan, datozen lau urteetara begira jarria da dagoeneko Pasaiako EH Bildu. Hitzeman dute hurrengo legegintzaldian Pasaiak behar dituen “egitasmo eta aldaketa garrantzitsuenak” zehazteari ekingo diotela.
Asmo horiei abiada emateko, barruti bakoitzean zein behar dauden aztertzeari ekingo diote. Horretarako, hain zuzen, bertatik bertarako bilkurak egingo dituzte datorren astean. Bilera irekiak izango direla ohartarazi dute, eta beraz, edonor hurbil daitekeela horietara ekarpena egitera. Horra hor xehetasunak:
- Hilak 19, asteazkena, 19:00etan.
- Trintxerpeko Alkateordetzan.
- Antxoko EH Bilduren bilgunean (Nafarroa etorbidea, 25).
- Hilak 20, osteguna, 19:00etan.
- Donibaneko kulturgunean (gela balioanitza).
- San Pedroko Udal Aretoan (Erti).