Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Portuko "enplegu publikoaren suntsipena" salatuko dute langileek

Lezo,Pasaia
EkonomiaGizartea

Langileen batzordeak pertsonal falta eta zerbitzuen pribatizazioa gaitzetsi ditu. Bi mobilizazio deitu dituzte datorren asterako.

Geroz eta langile gutxiago direla salatu du Portuko Langileen Batzordeak.
2022/10/14
Olaia Gerendiain

Abuztu hasieran egin zuen Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) Enpresa Batzordeak lehen salaketa publikoa: langileen eskasia eta zerbitzuen pribatizazioa gaitzetsi zuten. Ordutik bi hilabete joan dira, eta aurrerapausorik eman beharrean egoerak okerrera egin duela iritzita, mobilizazioetara jo dute.

Kalera ateratzeko inflexio puntua hilaren 6an gertatu zen. Egun horretatik aurrera Ilunion sekuritate enpresa pribatuko langileak ari dira egiten orain arte kaizainek egiten zuten lana, besteak beste, portuko sarbideak zaintzea. Erabaki hori portuetako legediaren kontra doala esan dute batzordetik, eta horregatik, epaitegietara joko dutela ziurtatu dute.

Dagoeneko bi agerraldi egin dituzte langileek, San Pedro eta Herreran, eta datorren asterako beste bi deitu dituzte. Lehena Lezoko portuko atean egingo dute, asteartean, 14:00etatik 14:30era; bigarrena, ostiralean Transatlantiko eraikinean (Buenavistako biribilgunearen alboan dago). Bigarren horretarako ez dute oraindik ordurik zehaztu.

Langile falta eta pribatizazioa
Pertsonal eskasia da oinarrizko bi arazoetako bat. Zuzendaritzari gezurretan aritzea leporatu diote batzordeko kideek, langilerik ez dagoela badiote ere, Madrildik baimenduriko Lan Eskaintza Publikoaren kupoa ez baitago beteta, “kaizain lanposturako deialdiak egin zitzaketen baina ez dituzte erabili”.

Langile falta portuko alor guztietan ematen dela ziurtatu dute, eta horrek lotura zuzena dauka arazoaren beste adar nagusiarekin: kanpoko enpresen kontratazioa. Zerbitzu horien pribatizazioak portuaren funtzionamendua kaltetzen du, ez soilik geroz eta langile gutxiago daudelako, baita zenbait funtsezko alor desagerrarazten dituelako ere; besteak beste, Merkataritza eta Marketina edota Kalitatea eta Hizkuntzaren Normalizazioa ez dira jada existitzen.

Hori guzti hori “langile finkoen kontratazio faltaren eta enplegu publikoa suntsitzeko politikaren ondorio” dela salatu dute. Aurtengo adibidea hartu dute ahotan: hiru lanpostu publiko onartu dituzte, guztira sei lankidek hartu duten bitartean erretiroa. “Ez da berritze tasa betetzen”.

Dituzten lanpostuak, gainera, prekarioak direla ere gaitzetsi dute. Ekipamendu faltaz gain, baldintza ekonomikoak ere eskasak direla diote: “Gure soldatak KPI-aren oso azpitik daude aspalditik”. 2012ko lan erreformatik soldata masaren %15aren galera izan dute.

Aipaturiko mobilizazioen ondorioz, portuko erabiltzaileek jasan ahalko dituzten eragozpenengatik barkamenak eskatu ditu batzordeak aldez aurretik. Horrekin batera, euren borrokarekin bat egin eta agerraldietara batzeko deia egin diete bizilagunei, “horrek portuko zerbitzu publiko hobea ekarriko baitu”.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Portuan lan egiteko zailtasunak atera dira argitara
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.