2022/10/14

Mintzalaguna egitasmoaren ikasturteko eskaintza aurkeztu dute

Talde dinamiketan sakontzeaz gain, Lau Haizetara elkarteak bere kabuz irakurketa errazeko saioak antolatuko ditu aurten lehenengoz.

Portuko "enplegu publikoaren suntsipena" salatuko dute langileek

Langileen batzordeak pertsonal falta eta zerbitzuen pribatizazioa gaitzetsi ditu. Bi mobilizazio deitu dituzte datorren asterako.

Iker Sarriegi eta Nekane martiarena alternatiben oihartzuna
Iker Sarriegi eta Nekane Martiarena. Alternatiben Oihartzuna.

«Bizitzeko kultura aldaketa bat aldarrikatzen dugu»

Alternatiben Oihartzuna antolatu dute, bigarrenez, hilaren 22rako. «Eraldaketa» eta «burujabetzan» dabiltzan eragileen topagunea izango da, eta egiten duten lana erakutsiko diete herritarrei.

Lujanbio, Egaña, Mendiluze eta Maiaren bertsoekin hitzordua, bihar

Erein elkartearen ekimenez, goi mailako bertso saioa egingo dute bihar (larunbata) Niessen Kulturgunean. 19:00etan hasiko da.

[Erreportajea] Elegante jarriko da Zabala Enea II urteurrenerako

Gaztetxearen 22. urteurrena ospatuko dute bihar, festa giroan. Jarduera gehienak gaztetxean izan arren, kalera ere aterako dira, herritarrei "lanean tinko jarraitzen dugula" erakusteko.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-10-14)

Emakumeen lehen taldeak etxean jokatuko du, bihar arratsaldean. Horrez gain, beste talde batek bakarrik jokatuko du Oiartzunen.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

[Erreportajea] Euskal zinemak behar zuena

Une gozoena bizi du Zinealdeak egun, lehen mailako film eta telesail ugariren grabazioak jaso ditu azken urteetan. Gero eta gehiago dira, hemendik zein kanpotik, hara doazen proiektuak.

[Erreportajea] Xaltok munduari azaldu nahi dio zer eta nolakoa den Lezo

‘Herrian xaltoka’ egitasmoaren bitartez herriko ondarea, jendea, txokoak eta euskara ezagutaraztea du asmo pailazoak. Proiektua egin ahal izateko, ordea, herritarren ekarpen ekonomikoa beharrezkoa da.

Donibaneko alde zaharrera gasa garraiatzea egingarria da

Urtebete pasa da saneamendurako aurreproiektuak gas hornidura lanetan barne hartzea baztertu zuenetik. Bizilagunek ez diote etsi denbora honetan eta soluzio bat eman die Nortegas enpresak.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Lara Gonzalez Duarte. Saskibaloi jokalari profesionala.

[Elkarrizketa] «Emakume saskibaloilariek B aukera bat izan behar dugu»

Bigarren sasoia du trintxerpetarrak (1994) Casademont Zaragozan, eta 2024ra arte sinatu du. Ikasketak ditu «biziraun ahal izateko» etorkizunerako aukera: «Emakumea bazara, hau ez da betirako».

Lezon, 2023ko zerga guztiek eta tasa gehienek ez dute igoerarik izango

Gobernu taldeko kideek atera dute aurrera, udalbatzarrean, proposamena. Jendaurrean dago hartutako neurrien agiria.

Plazak libre, hainbat udal ludotekatan

Datorren astelehenean irekiko dituzte izen emateak, eta asteazkenean itxiko. Gurasoek aurrez aurre egin beharko dute, 17:30etik 19:00era.

usategieta jatetxea

1952ko kintoek bazkaria egingo dute azaroaren 26an

Oiartzungo Usategieta jatetxean bazkalduko dute. Azaroaren 19a baino lehen egin beharko dute ordainketa.

Errenteria-Oreretako taldeen asteburuko partidak (2022-10-14)

Herriko kirol taldeek asteburuan zehar izango dituzten hitzordu eta jokalekuak, hemen.

Oiarperen asteburuko partidak (2022-10-14)

Kartelera oparoa osatu du Oiartzungo pilota elkarteak. Izan ere, asteburu honetan taldeko pilotariek 22 partida jokatuko dituzte.

Asteazkenean, Inauteri Batzordearen lehen bilera

Arratsaldeko 18:30ean hasiko da bilera, Reina Aretoan. Udalak norbanako, talde eta konpartsa ezberdinei parte hartzera dei egin die.

EAJk zerga eta tasak izoztea eskatu dio udal gobernuari

Talde jeltzaleak bat egin du EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IUren udal gobernuak proposatutako hobariekin; ez ordea, zerga eta tasen kudeaketarekin.

Asteburu biribilaren bila

Hamazazpi dira asteburuan Lezoko kirol taldeek izango dituzten partidak. Plazeta eta Bekoerrota bor-bor izango dira, gaurtik.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira biharko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren sasoiko lehen jardunaldia izango da bihar. HITZAk ostiralero emango ditu ordutegiak.

Gehiago