Plazak libre, hainbat udal ludotekatan

Datorren astelehenean irekiko dituzte izen emateak, eta asteazkenean itxiko. Gurasoek aurrez aurre egin beharko dute, 17:30etik 19:00era.

Errenteriako Udalak plaza kopurua handitu du udal ludoteketan. Hori dela eta, Agustinak auzoan lau plaza daude oraindik ere betetzeke; hamaika, Beraunen; hamahiru, erdigunekoan; hogeita zortzi, Kaputxinoak auzokoan; eta hamaika, Markolan. Izen emateak astelehenetik asteazkenera egin beharko dira, arratsaldeko 17:30ak eta 19:30ak artean.

6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familia interesdunek plazen erreserba eskaera egin dezakete jada, aurrez aurre seme-alaba joango den ludotekan. Plazen esleipena izen-emateen hurrenkeraren arabera egingo da, eta kupoa betetzean ez da izen-emate gehiagorik onartuko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.