Orientazio jolasa, familientzat
Familian Jolasean egitasmoaren barruko orientazio jolasa egingo dute larunbatean Arramendi parkearen inguruan.
Udalaren Familian Jolasean programaren barruan, familientzat orientazio jolasa egingo dute hilaren 29an (larunbata da) herrian. Zehazki, Arramendi parkeko Mendi Lore inguruan (zezen-plaza jartzen zuten tokian) bilduko dira, 16:30ean, aisia jardueraz gozatzeko.
Familian Jolasean-ekin aisialdiko jardueren bitartez familietako euskararen erabileran eragin nahi da. Hala, abian den ikasturtean, Agustinetan iniziatibaren barruko ekintzak egiten ari dira, eta hileko larunbat batean jarduera bereziak egingo dituzte. Horren arabera egingo dute larunbatekoa.
Orientazio jolasean parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena. Hori egiteko esteka honetan klik egin behar da.
