San Tomasek kartel bat behar du
Neguko Solstizioa-San Tomas batzordeak abenduaren 21eko jaia iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Zabalik da entrega epea.
Neguko Solstizioa-San Tomas batzordeak, abenduaren 21eko jai handia iragartzeko kartelen lehiaketa abiatu du. Bosgarrenez aukeratu nahi dute egunaren berri emateko euskarria. Lanak aurkezteko epea jada zabalik da, azaroaren 16ra arte. Epaimahaiak aukeratzen dun lanaren egileari 150 euro, eta bertako produktuekin osatutako saria emango dizkiote. Edonor aurkez daiteke lehiaketara, baina egile bakoitzak gehienez bi sorkuntza-lan eman ditzake.
Kartelaren proposamenaren egileek hainbat baldintza bete behar dituzte. Horien artean dago kartelean testu zehatz bat agertu behar dela: Neguko solstizioa-San Tomas 2022 Errenteria-Orereta. Noski, abenduaren 21eko San Tomas azokarekin harremana izan beharko luke irudiak.
Balditzen gaineko gainerako xehetasunak ikusteko, hemen klikatu (PDF artxiboa deskargatuko da). Informazio gehiago nahi duenarentzat posta elektroniko helbide bat prestatu dute batzordekideek, hara mezua bidaltzeko.