'Orkestra Lurtarra' txikientzako filma emango dute Donibanen
Pasaiako Zinema Txikiak antolaturiko emanaldia Juanba Berasategin izango da. San Pedro eta Trintxerpekoentzat motora zerbitzua jarriko dute.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/10/orkestra_lurtarra_estralur.jpg)
Pasaiako Zinema Txikia egitasmoari esker Orkestra Lurtarra filma emango dute hilaren azken larunbatean —29an—, Juanba Berasategin. Emanaldia 17:30ean hasiko da, eta doako motora zerbitzua egongo da San Pedro eta Trintxerpetik bertaratzen direnentzat, 17:00etan.
Sarrerak aldez aurretik erreserba daitezke, doan, honako esteka honetan. Aretoaren edukiera beteko balitz, lehentasuna haurrek izango dutela ohartarazi dute antolatzaileek.