Sormenaren emozioa Dory Lansorena eta haren konplize askorekin
Dory Lansorena olerkigile irundarrak aparteko errezitaldi poetiko-musikala gidatuko du azaroaren 5ean, Trintxerpeko alkateordetzan.
Pasaiako udal liburutegiekin elkarlanean, Dory Lansoera idazle irundarrak poesia, musika eta sentimendua uztartuko dituen errezitaldia antolatu du azaroaren 5erako (larunbata), 12:00etan eta Trintxerpeko alkateordetzan. Hark gidatuko du, aldi berean, saioa. Arteak, sormenak eta emozioek bat egingo dute eraikin publikoan, Lansorenak hainbat konplizerekin hezur-mamitu baitu saioa. Den-denak, inguruko artistak izango dira.
Errezitaldi poetiko musikala. Hori da emanaldiaren izen ofiziala. Han bildutako artistek emango eta ikusleek jasoko dutena, berriz, askotariko sortzaileen arteko elkarlanaren emaitza izango da, ahots askorena, talentu handiarena. Orotara, 23 rapsodak ekingo diete errezitaldiei; haiek, alboan, musikariak, abeslariak, edo dantzariak izango dituzte. Disziplina arteko zita da, beraz.
Musikaren artean, honakoak: biolinean, Isabel Bravo; biolan, Fernando Bravo; akordeoian, Virginia Cortes; eta pianoan, Alberto Egia. Kantariak: Ane Gomez, Emilio Azkarate eta Idoia Arteaga. Dantzaria, Alba Vidal, Showtime akademiakoa. Olerkiak errezitatuko dituztenen zerrenda ondoko kartelean ikus daiteke.
“Animatuko zara?”, galdetu dute antolatzaileek. Gonbita egina dago.